Aurten ere, iraileko lehen larunbata aukeratu dugu erritmo azkarreko taldekako txapelketa antolatzeko. Euskal Federazioak bultzatzen duen adiskidetasun zirkuituaren barne, 4. urtez jarraian hartu dugu gure gain erritmo azkarreko txapelketa baten antolakuntza.
Oraingoan, euskal txoko guztietatik etorritako 4 jokalariz osatutako 17 talde bildu gara Aldai plazan. Goizean zehar liga sisteman (denak elkarren aurka) lehiatu gara laupabost orduz. Txapelketaren erdi partean, atsedentxo bat egin dugu mokadutxo eta freskagarri batzuk hartzeko.
Txapelketa amaitu ostean, sari-banaketa ospatu dugu, Udaleko Santi Hernando zinegotziarekin batera. Lehen hiru talde sailkatuek saski potolo batzuk eraman dituzte etxera, eta tablero bakoitzeko jokalari onenek ere, detailetxo bat jaso dute. Garailea Portugaleteko taldea izan da. Bigarren eta hirugarren sailkatuak, berriz, Laudio eta Abadiño hurrenez-hurren. Emaitzak eta sailkapenak hurrengo estekan ikus daitezke.

No hay comentarios:
Publicar un comentario