Aurreko ekainaren 13an Laudioko Xake Topaketaren bostgarren edizioa ospatu genuen, urtean antolatzen dugun ebenturik garrantzitsuena, gure herriko xake zaletuengan kirol honetan murgiltzeko grina pizteko asmoz. Nahiz eta beroak gogoz jo, ehun jokalari bildu genituen Laudioko institutoan, beti bezala bi kategoriatan banatuta. Alde batetik, 14 urtetik beherako partaideak eta bestetik, gainontzeko zaletuak. Epaile lanak, maisuki eramanda Ruben Pomaresengatik.
.jpeg)
Nagusiek 9 partida jokatu zuten, gazteek ordea, 7. Denak 5min+3segundoko erritmoan. Horrela eman genuen goiz osoa, 10etatik ordu biak arte. Hori bai, goiz erdi partean, pintxo eta freskagarri batzuk eskaini genituen, beroari eta nekeari aurre egiteko.
Gero, eguerdiko ordu biak aldera, sarien banaketa. Nagusien artean Ibon Dominguez Gasteiztarrak lortu zuen garaipena, partida guzti-guztiak irabaziz. Gazteen artean, txapelduna Alexandre Birdu Sestaotarra izan zen, partida guztiak irabaziz baita ere.
Emaitzak eta sailkapenak hurrengo estekan ikus daitezke.
Gure aldetik oso pozik, parte-hartze maila oso altua izan genuelako nahiz eta eguraldiak ez lagundu. Eta bereziki herriko xake zaletu asko hurbildu zelako, eta hori da hain zuzen, gure benetako helburua.
Esker mila euren babesa eskeini zuten erakunde, herriko enpresa eta komertzioei. Elkarlan honek txapelketa biribil bat sortzea ahalbidetu zuelako.
Laudio Udala - Arabako Xake Federakuntza - BHI institutoa - Amets - Pacivi - Laboral Kutxa - Laudio Stock - Tecoel - Voestalpine Railway Sistems - Bebidas Serrano - Cervecera Odeibar - Gorka Taberna - El Lio Laudio - Sorgin Taberna - Beldui Txakolina - Dinalan

.jpeg)

.jpeg)

No hay comentarios:
Publicar un comentario